XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARTIN - (Martin-en ondoren joango da). Ez, aita! Ez!

JOXE - (Larrian zutituko da Malen eta Ana-ri heldurik). Ez, ez! Aker beltza ez! (Bidaltzen ditu beraren ondotik Malen eta Ana). Utzi zaidazute bakean! Seme madarikatua! (Alde egiten du kanporako atetik).

MALEN - (Deika, Joxe-ren ondoren joango da). Aita! Aita!

ANA - Baina, zer gertatzen zaio aitonari! Jainko maitea! (Aurpegia eskuekin eztaltzen duela negarrez da bakarrik gelditzean).

ZUKATZ - (Agertu gabe, kanporako atealdean, algara handi bat egingo du). Ja, ja, ja! (Ana ikaratu egiten da eta leiho ondora inguratu. Leihotik tximistak ikusten direla eta trumoiaren zarata entzuten dela, bukatuko da lehen ekitaldia).